XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

atxilotegira eramanak izan ziren, harik eta erregeak berak zigorra zehaztu arte.

Epaiketa hau eta antzeko beste batzuk gora-behera, aurki hasi ziren Ibarreko arazoak okerretik okerragora.

Amenhotep III, Seti I eta Ramses II.aren hilobien aipamena egin zen gorteko artxiboetan, laidotuak gertatu zirelako; areago, badirudi hilobiak zaintzeko edozein saiakera alferrikakotzat eman zela hurrengo dinastian eta, honela, erret momiak hilobiz hilobi ibili omen ziren, gorpuzkinak salbatzeko sekulako ahaleginetan.

Ramses III.ak, esate baterako, bere dinastian gutxienez hiru aldiz jasan zituen erasoak eta beste hainbestetan izan zen ehortzia.

Gauza jakina da, era berean, beste errege batzuk ere, hala nola Ahmes, Amenhotep I, Tutmosis II eta, areago, Ramses Handia bera, lekuz aldatu behar izan zirela.

Azken honen kartelak honela dio:

17. urteko bigarren urtesasoiko hirugarren hileko 6. eguna.

Gaur ekarri behar dio Osirisi errege Usermare-Setepnere (Ramses II.a) Amon Paynezem Apaiz Nagusiak, errege Men-Ma-Re-Setiren (I) hilobian ostera ehortz dezan.

Erregetza bat edo pare bat pasata, inskripzioek dioskute Seti I eta Ramses II.a hilobi honetatik atera eta Inhapi erreginarenean ehortziak izan zirela ostera.

Aurten laborategitzat erabili izan dugun hilobiari buruzko aipamena ere erregetza horretakoa da:

Gaurko egunez atera behar da errege Menpehtire (Ramses II.a) errege Menmareseti-ren (II) hilobitik, errege Amenhotep datzan tokira, (...)